Saharako umeak jasotzeko Oporrak Bakean proiektuari buruzko bilera informatiboa egingo dute
Oporrak Bakean proiektua Saharako haurrak bi hilabetez euren kanpamentuetatik atera eta uda Euskal Herrian igarotzeko pasa dezaten sortu zen. Egitasmoa Euskadiko Fronte Polisarioaren ordezkaritzaren eskariz garatu zen, eta haurrak 32 urtez etorri dira uztaila eta abuztua hemen pasatzera. Datorren udarari begira, Oporrak Bakean-en sustatzaileek proiektua familiei azaltzeko bilera informatiboa egingo dute otsailaren 20an, 18:00etan, udalbatzar aretoan.
Programa SEADen Lagunen Elkarteak, Fronte Polisarioak eta Donostiako Udalak antolatzen dute. Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren 10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrei egiten zaie harrera, han dituzten bizi-baldintza gogorrak ahal den neurrian arintzeko asmoz. Hemen diren bitartean, mediku azterketak egiten dizkiete, denetarik jaten dute eta ingurune berriak ezagutzen dituzte. Iaz Donostiako familiek 23 haur jaso zituzten.
IRUTXULOKO HITZAk Oporrak Bakean egitasmoari buruzko erreportaje zabala argitaratu zuen udaran.