Ubikeko langileek greban jarraituko dute

Ubikeko bitartekariek 55 egun daramatzate greban. Borroka hasi zutenetik, ez dute lortu beraien lan baldintzak hobetzea, eta hori gertatu ezean greban jarraituko dutela berretsi dute. Ordutik, Ubik liburutegiak ez du zerbitzurik eskaintzen.
Atzo, aukera berri bat izan zuten gatazkari amaiera emateko, izan ere, Ubikeko langileek, ELA sindikatuko ordezkariek eta zerbitzua azpi-kontratatzen duen Sedena enpresakoek bilera egin zuten. Bitartekariek eta ELA sindikatuak jakinarazi dutenez Ubikekoak oso sentsazio txarrekin irten ziren enpresaren izandako bileratik. Bitartekarien aldarrikapen nagusia izan da Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko hitzarmena aplikatzea, baina enpresaren eta Tabakalerako Administrazio kontseiluaren ezezkoen aurrean, hitzarmen horretan oinarritutako proposamen berri bat aurkeztu zieten bi aldeei Ubikekoek.
Bitartekariek jakinarazi dutenez, haiek aurkeztutako proposamenari erantzuna emateko, hamar folioko dokumentu bat aurkeztu zieten Sedenakoek bileran. Komunikatuan jakinarazi dutenez, enpresak langileei eskainitako proposamena, ez da inondik inora akordiorako minimoetara iristen, eta enpresak akordiorako duen borondatea zalantzan jartzen du: “Proposamenak ez du berrikuntzarik aurrekoan aurkeztutakotik, eta akordio bat lortzetik oso urrun aurkitzen gara”.
Egoeraren aurrean, Tabakalerako zuzendaritzari eta Administrazio kontseiluari negoziazioa seriotasunez hartzeko eskaera egin diete, eta akordioa lortzeko euren esku dauden pausuak emateko.
Era berean, bitartekarien aldeko elkartasun keinuak etengabeak direla azaldu dute. Atzo goizean, Tabakalerako esparru desberdinetako langileek agerraldia egin zuten Ubikeko langileekin batera, bitartekarien borrokarekiko elkartasuna adierazteko. ELAkoek eta Ubikekoek positiboki baloratu zuten langileen erantzuna: