Azoka Anoetara itzuliko da igande honetan
Jatorrizko lekura itzuliko da igandeetako azoka. Etzi, hilak 17, Anoetan egingo dute azoka. Futbol estadioaren berritze lanak direla eta, Gernikako Arbolaren pasealekuan egin dute azoka azken hilabeteetan. Bizilagun asko kexatu dira beraien etxeen sarrera eta irteerako oztopoatzen zituelako.
Igandetik aurrera, estadioa bukatzen den lekutik belodromoraino dagoen eremuan jarriko dute azoka. Behin lanak bukatuta, azokak ohiko lekua hartuko du. Hau da, Atano III pilotaleku ondoko aparkalekutik estadioaren bukaerara bitarte.
Azoka jatorrizko lekura itzultzeko beharrezkoa izan da udalaren eta saltzaileen arteko akordioa. Bi aldeek hitz egindakoaren arabera, ondokoa adostu dute: irisgarritasun ona izatea, garraio publikoa bertara iristea, erdialdetik hurbil egotea eta bizilagunei enbarazurik ez sortzea.