Granadako finala jokatzeko azken froga gainditu beharko du Realak
Bere lehen kopako finala jokatu eta historia egin ahal izateko, Realak azken norgehiagoka gainditu beharko du igandean, Sevillaren aurka. Donostiarrek Anoetan jokatzearen abantaila izango dute, eta bi taldeek denboraldi honetan jokatutako bi partidetan garaile suertatu dira Gonzalo Arconadaren neskak. Hala ere, neurketa bakarreko kanporaketan akatsetarako tarterik ez dagoela badakite, eta horregatik, Realeko jokalariek inoiz baino gogo gehiagorekin egingo dute salto zelaira garaipenaren bila.
Mutilek, euren aldetik, Imanol Alguacil entrenatzaile izendatu zutenetik taldeak abiatu duen bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira, Leganesen kontra.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko mutilek play-offetako finalerdiko lehen partida jokatuko dute Majadahondaren aurka, eta neskak, berriz, Huarteren kontra lehiatuko dira ligako lehen faseko azken jardunaldian.
Eskubaloian, Bera Berak liga txapelketako lehen postua mantentzen ahaleginduko da hemendik aurrera, EHF kopatik kanporatua izan ostean.
Saskibaloian, azkenik, Ibaeta Basketek Zamarat jasoko du etxean, garaipena lortu eta sailkapenean gora egiten jarraitzeko asmoz.
FUTBOLA
Emakumezkoen kopako finalerdia:
-
Reala – Sevilla (Igandea, 16:30)
Gizonezkoen lehen maila, 24. jardunaldia:
-
Reala – Leganes (Larunbata, 18:30)
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen Estatuko Senior maila, 14. jardunaldia
- Huarte – Txuri Urdin (Larunbata, 21:30)
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, play-offetako finalerdia
- Majadahonda – Txuri Urdin (Larunbata, 14:00)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 15. jardunaldia
-
Morvedre – Bera Bera (Larunbata, 19:30)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 20. jardunaldia
-
Ibaeta Basket – Zaramat (Larunbata, 18:00)