Aspanogiren Ipar Martxa, iruditan
Haur minbizia dutenei elkartasuna adierazi diete gaur goizean hamarnaka lagunek, Aspanogik antolatutako VII. Ipar Martxan. Eguraldia lagun zutela abiatu dira Saguesetik, haur minbizia gainditu zuten bi pertsonek martxari hasiera eman ondoren. ‘Ibilian ibili ASPANOGI, haur minbiziaren bizi iraupenagatik martxan’ lelopean egin dute Haizearen Orraziraino joan den martxa.