Auzipetu katalanen aldeko manifestazioa, iruditan
Jendetza bildu da gaur eguerdian Gure Esku Dago plataformak antolatutako manifestazioan, auzipetu katalanei elkartasuna adierazteko. Aterki eta lazo horiz betetako manifestazioa izan da, eta Groseko Kataluniako plazatik Bulebarrerainoko ibilbidea egin dute manifestatzaileek.
Hainbat pertsona ezagun izan dira manifestazioan, Mariano Ferrer kazetaria, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohia, besteak beste. Manifestazioa isteko ekitaldian, Bulebarreko kioskoan, Montse Puigdemont, Carles Puigdemonten arrebak hitza hartu duenean txalo zaparrada jaso du bertan zirenen partetik. Irati Odriozola musikariak abestutako Agure Zaharrak abestirekin bukatu da ekitaldia.