Beñat Sarasolak lehen nobela argitaratuko du
Deklaratzekorik ez izeneko estreinako nobela prest du Beñat Sarasola idazle donostiarra. Hilabete barru argitaratuko du Susa argitaletxearen bidez.
Sarasolak horrela aurkeztu du bere aurreneko eleberria: “2016ko lehenengo egunean erabaki nuen, behingoz, buruan bueltaka urteak neraman istorioa idazten hastea. Ordutik hona gorabehera ugari, baina bukaerara iristearen satisfazioa ere bai”.
Bi poema liburu argitaratu ditu Sarasolak –Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009)– eta eleberri baten itzulpena –Philip Rothen Nemesis (Meettok, 2011).