Herri Unibertsitatea abiatuko dute Ibaetako campusean
Beste urtebetez, Ibaetako campusak Herri Unibertsitatea jasoko du asteartetik aurrera, hiru egunetan zehar, EHUk sustatzen duen hezkuntza eredutik kanpoko formakuntza saioak eskaintzeko.
Formakuntza egitasmoaren antolatzaileek HEFA-ko ikasgelan sorturiko GUnea eta Arkitektura fakultateko gelak erabiliko dituzte datozen egunetako saioetarako. Otordu guztietan aukera beganoa egongo dela jakinarazi dute, eta mahai-tresnak etxetik ekartzeko deia zabaldu diete herritarrei. Gauak GUnean pasatzeko esterak eta lo-zakuak eramateko eskatu dute ere.
Ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu dute egun bakoitzerako:
ASTEARTEA
- 10:30-12:30. Dokumentala eta eztabaida: Psikiatria, heriotzaren industria (Gaztelaniaz). (GUnea)
- 12:30-14:30. Tailerra: Segurtasun informatikoa, Firestoneko Lantegi Berreskuratuko kideekin. (GUnea)
- 12:30-14:30. Kartelgintza eta Photoshop tailerra, GUnearen eskutik. (GUnea)
- 14:30. Bazkaria
- 16:30-18:30. Solasaldia: Arkitektura kritikoa. (Arkitektura Fakultatea, 1.3 gela)
- 18:30-20:30. Mahai-ingurua: Donostiako gaztetxeak, Kijera, Txantxarreka, Letaman eta Añorgako gaztetxeko kideekin. (Arkitektura Fakultatea, 1.1 gela)
- 21:00. Afaria
- Ondoren. Gaubela Elles filmaren proiekzioarekin.
ASTEAZKENA
- 10:30-12:30. Hitzaldia: Langileriaren independentzia politikoaren beharra, Kolitzaren eskutik. (GUnea)
- 12:30-14:30. Mahai-ingurua: EHUko langileeen egoera. (GUnea)
- 14:30. Bazkaria
- 16:30-18:30. Mahai-ingurua: Nazio Auzia eta Estatugintza. (Arkitektura Fakultatea, 1.3 gela)
- 18:30-20:30. Hitzaldia: Emakumea eta sozialismoa. (GUnea)
- 21:00. Afaria
- Ondoren. Gaubela ginkararekin.
OSTEGUNA
- 10:30-12:30. Ikasle mugimenduaren azken urteen inguruko hausnarketa. (GUnea)
- 12:30. Manifestazioa: Kopiak dohanik orain!
- 14:30. Bertso bazkaria