Inauterietako bertso afaria egingo dute Amara Berrin
Inauteriak bertan dira eta Amara Berrin hasi dira prestaketekin. Hain zuzen, martxoaren 1ean, ostiralean, ohiko bertso afaria egingo dute Ilunki tabernan, Beñat Gaztelumendi, Itxaso Piquer eta Unai Gaztelumendirekin. Hilabeteak eraberritze lanetan aritu ondoren, abenduan ireki zuten Ilunki kultur elkarte berria. Afariaren prezioa 15 eurokoa izango da, eta ikasle eta langabetuentzat 12 eurokoa. Izen ematea Ilunki elkartean eta 943 460 743 telefonoan egin daiteke.
Antolatzaileek mozorrotuta joateko deialdia luzatu dute, eta jakinarazi dute sariak egongo direla onenentzat.