Lehen kantu afaria egingo dute Ibaetako jaietan
Ostiral honetan, otsailaren 22an, hasiko dira Ibaetako jaiak, eta egitarau zabala aurkeztu dute ostiral, larunbat eta iganderako. Ostiralean 17:30ean hasiko dira jaiak, Oria txarangaren musika eta buruhandien desfilearekin.Ondoren, 18:00etan txokolate jana egingo dute eta gazteentzako Playback Dantzaokea. 19:30ean bertso-ibiltari herrikoia egingo dute Izarne Zelaia, Itxaso Piquer eta Pello Basurto bertsolariekin.
Gauean, kantu afaria egingo dute lehen aldiz, Lautximeneta frontoian, 21:00etan. Otorduaren prezioa 15 eurokoa izango da eta menua honakoa: entsalada, txerri-saiheskia, postrea eta edaria. Antolatzaileek jakinarazi dute berogailuak jarriko dituztela frontoian. Txartelak Miguelo liburu-dendan, Aratz erretegian, Teresatxo jatetxean eta Platero tabernan erosi daitezke, otsailaren 20a arte. Afal osteko kantaldiaren ondoren, kontzertuak antolatu dituzte: Physis Versus Nomos eta Mikel Karton. Gauean, 1:30ean ‘Koxkortuentzako’ zinta lasterketa egingo dute, hain zuzen “18 urte eta askoz gehiago” dituztenei zuzendutako lasterketa (bizikleta eraman behar da).