Musikoporrak udalekuak egingo dituzte Aste Santuko eta udako oporretan
2019ko Aste Santuko oporretako eta udako oporretako Musikoporrak txikienentzako musika-udalekuak aurkeztu dituzte. Aurten ere Atotxako Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan izango dira udalekuak eta 3 urtetik 13 urtera bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira. Izen emateko epea gaur zabaldu da, otsailaren 18an, eta hilaren 28an amaituko da.
Haurtzaindegi zerbitzua izango dela azaldu dute, bai Aste Santutan, bai udan, honako ordutegiarekin: 8:00etatik 9:30era eta 13:30etik 14:00etara.
Aste Santuan bi talde egongo dira: lehena (a1) apirilaren 15ean, 16an eta 17an, eta bigarrena (a2) apirilaren 23an, 24an, 25ean eta 26an. a1 taldearen prezioa 37 eurokoa da eta a2 taldearen prezioa 49 eurokoa da. Jakinarazi dutenez prezio sozialak deituriko tarifa bereziak ere egongo dira, eta deskontuak ezarriko dira haurra zein mailatan dagoen kontuan izanik:
A1 taldea
- 4. maila (%75): 27,75 euro
- 3. maila (%60): 22,20 euro
- 2. maila (%50): 18, 50 euro
- 1. maila (%10): 3,70 euro
A2 taldea
- 4. maila (%75): 36,75 euro
- 3. maila (%60): 29,40 euro
- 2. maila (%50): 24,5 euro
- 1. maila (%10): 4,90 euro
Udan, aldiz, talde gehiago izango dira, udalekuak uztailean eta abuztuan egingo direlako. 4 eguneko astearen prezioa 49 eurokoa da eta 5 egunekoarena, berriz, 62 eurokoa. Udako udalekuen izen ematea maiatzaren 6tik 20ra izango da.
Honakoak izango dira uztaila eta abuztuko taldeen egunak: A1 taldea, uztailaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean; A2 taldea, uztailaren 8, 9, 10, 11 eta 12an; A3 taldea, uztailaren 15, 16, 17, 18 eta 19an; A4 taldea, uztailaren 22, 23, 24 eta 26an; A5 taldea, uztailaren 29 eta 30ean, eta abuztuaren 1 eta 2an; A6 taldea, abuztuaren 5, 6, 7, 8 eta 9an; A7 taldea, abuztuaren 12, 13, 14 eta 16an; A8 taldea, abuztuaren 19, 20, 21, 22 eta 23an; eta A9 taldea, abuztuaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean.
Udako udalekuetako prezioetan ere deskontuak ezarriko dira haurra zein mailatan dagoen kontuan izanik:
4 eguneko asteak
- 4. maila (%75): 36,75 euro
- 3. maila (%60): 29,40 euro
- 2. maila (%50): 24,5 euro
- 1. maila (%10): 4,90 euro
5 eguneko asteak
- 4. maila (%75): 46,50 euro
- 3. maila (%60): 37,20 euro
- 2. maila (%50): 31,00 euro
- 1. maila (%10): 6,20 euro