'Auzoa Berreskuratu Eguna' egingo dute larunbat honetan
Larunbat honetan, hilaren 23an, Auzoa Berreskuratu Eguna egingo dute Parte Zaharreko Konstituzio plazan. 11:30etik 16:30era izango da Alde Zaharra Bizirik! lelopean. Kijera Gaztetxeak zabaldu du egitasmoa sare sozialetan, horren atzean “auzoko eragile ugari” daudela aipatuz, baina momentuz ez dute azaldu egitasmoaren xehetasunik.
Iazko azaroan ere antzeko izena zuen egitasmo bat egin zuten Parte Zaharrekoek Konstituzio plazan, kaleak eta plazak auzotarrentzat izatea aldarrikatuz. 50 lagun inguru bildu ziren egun hartan bazkaltzeko, jolasak egiteko eta kantuan aritzeko.