Errondoko mendi magala egonkortuko du udalak
Iazko apirilaren 12an luizi handi bat gertatu zen Errondon. Horrek oztopo ugari sortu ditu Errondo gaina pasealekuan, bide bat itxi behar izan zutelako. Hori dela eta, Errondoko mendi magala egonkortzeko lanak egiteko proiektua onartu du Donostiako Udalak.
Mikropiloten pantaila bat egingo dute, magala egokitzeko, eta ondoren sare batekin estaliko da. Egin beharreko lan hauen aurrekontua 251.159 eurokoa da.