Establezimenduak euskalduntzeko diru laguntza gehiago emango dituzte
Donostiako establezimenduen kartelak euskalduntzeko diru laguntza gehiago emango ditu udalak, hizkuntza paisaia euskalduntzeko helburuarekin.
Orain arte establezimenduen kanpoko kartelak euskaraz jartzeko ematen zituen diru laguntzak udalak. Hemendik aurrera, ordea, barruko kartelak ere euskaraz jartzeko dirua eskatu ahal izango dute establezimenduetako arduradunek. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 22.500 euro bideratuko ditu aurten horretarako, eta agortu arte egin ahal izango dira diru eskaerak.