Familiarekin Jolasean programa martxorarte egingo dute
 Argazkia: Donostiako Udala.
                    Argazkia: Donostiako Udala.                Urtarrilean jarri zuten martxan Donostiako udal haurtxokoek Familiarekin Jolasean programa, eta martxoaren 30a arte iraungo du. Larunbatero, 16:30etatik 18:30etara, egiten dituzte programaren barruko jarduerak Aiete, Amara Berri, Gros, Egia, Bidebieta, Intxaurrondo eta Martuteneko haurtxokoetan.
5 eta 11 urte bitarteko haurrak dira programan parte hartu dezaketenak, eta euren guraso edo senideekin joan daitezke. Haurtxokoetan tailerrak, txapelketak eta ikuskizunak egingo dituzte, besteak beste.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    