Pasealeku berria itxiko dute olatu handiengatik
Donostiako Udalak jakinarazi duenez Babes Zibilak abisu horia ezarri du olatuak direla eta. Ondorioz, 15:00etatik aurrera Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxi egingo dute, Argazkilari elkartetik aurrera. Trafiko mozketak 19:00ak arte iraungo duela azaldu dute.