Elena Odriozola Andersen Sarietarako hautagaia izango da
2020ko Hans Christian Andersen Sarietarako hautagai gisara izendatu dute Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra. Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Elkarteak (OEPLI) hautatu du, Galtzagorri elkartearekin elkarlanean eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. International Board on Books for Young People (IBBY) erakundeak banatuko ditu sariak.
Haur Literaturako “Nobel Sari txikiak” direla esan ohi da, eta bi urtean behin ematen dira 1956tik. Iaz ere Odriozola izendatu zuten hautagai izateko. OEPLIrena da sari hauetara aurkezteko ardura, IBBYren estatuko atala den heinean: hautagai bat idazleen atalean, beste bat ilustratzaileen alorrean.
Idazleen atalean, Kataluniako clijCAT elkarteak proposatutako Jordi Sierra i Fabra izango da hautagaia, Ramon LLull Institutuaren babesari esker. OEPLI, Estatuko lau hizkuntzetako haur literatura elkarteek osatzen dute, eta beraz, horietako bat da Galtzagorri euskal haur eta gazte literatura elkartea. Horregatik bi urtean behin euskal idazle eta ilustratzaileak proposatzen ditu Andersen Sarietarako.