'Fake News, ez dira atzo goizekoak' saiakera liburua aterako du Fito Rodriguezek
Datorren hilabetean argitaratuko du Fito Rodriguez idazleak saiakera liburu berria: Fake News, ez dira atzo goizekoak. Donostian finkaturiko gasteiztarraren hamabosgarren saiakera lana da. Izenburuak dioen moduan fake news delakoei eskaini die, kazetaritzarekin eta komunikazioarekin oso lotua dagoena.
Liburuaren atzealdean honela azaldu du egileak saiakera:
Gezurraren erabilera politikan zaharra da oso baina Fake News adierazpidea hautatua zuen Collins hiztegi sonatuak 2017ko hedatuena ingelesezko berrien artean.
Halere, ¿Fake News, zer dira?: funtsean kontrastatu gabeko berriak.
Jakina, orain arteko gizarteetan informazioa helarazteko era simetri koan ahoz aho izaten zen modu erabiliena eta eraginkorrena. Gurean, berriz, internet dela medio, buruz buruko informazioaren elkartruka tzea sarean ematen da. Beraz, orduko zurrumurru, bolobolo edota esamesak, ahoz eman beharrean, zuzenean edo telefonoaren bidez, sarean, hedatzen dira egun (facebook, you tube, instagram, twi er, whatsapp…).
Eta horrek horrela funtzionatu ohi du zeren eta gaindituta dauden garai industrialei zegokien informazioa helarazteko era asimetrikoak, hedabide klasikoak, alegia telebista, egunkariak, berri agentziak edo ta, neurri txikiagoan, irra ak… dagoeneko ez dira dagarriak izaten. Honekin esan nahi dut gaurkotasun handiko hitza eta gaia direla, Fake Newsak nahiz eta atzo goizekoak ez izan. Horixe aztertu nahi izan dut nik liburutxo honetan.
Izenburu bereko hitzaldia eskaintzen aritu da Rodriguez. Esaterako, Marruma Kulturalak programan parte hartu zuen.