Hitanoa lantzeko ikastaroa egingo dute Egian
Egia euskaraz taldeak eta Egia Bizirik auzo elkarteak hitano ikastaroa antolatu dute. “Hikaz” taroa izeneko formakuntzan hitanoa ikasteko eta praktikan jartzeko aukera izango dute herritarrek.
Konkorreneako Aitor ikastolan izango dira saioak eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Zortzi saioa egingo dituzte, ostegunero, martxoaren 7tik maiatzaren 9ra, 18:30etik 20:00etara.
Izen ematea literatursolasaldiak@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita egin daiteke, eta 20 euroko prezioa izango du ikastaroak.