Intxaurrondoko ikastolak mende erdia egin du
Intxaurrondoko ikastola denaren haziak landatu zituzten auzoko hainbat guraso eta auzotarrek 60ko hamarkadan.
Historian mende erdia atzera egiten badugu, Intxaurrondoko ikastolaren hastapenekin egingo dugu topo. 60ko hamarkada garai gogorra izan zen euskal herritarrentzat, izan ere, Frankoren diktadura pil-pilean zegoen eta haren politikak Euskal Herria eta euskararen kontrakoak ziren. Testuinguru horretan gaur egun Intxaurrondoko ikastola denaren haziak landatu zituzten auzoko hainbat guraso eta auzotarrek. Horietako bat da Maite Berzosa ikastolako irakasle ohia. Berzosak azaldu duenez, 23 ikasle izan zituen lehen taldeak, eta orduan, Gure Nahia izena zuen ikastolak. Zailtasunak zailtasun, gurasoek eta auzokoek egindako lanari esker aurrera atera zen proiektua, eta aurten 50. urteurrena ospatzeko jarduera ugari antolatu dituzte ikastolakoek. Alaitz Guridi da gaur egun ikastolaren zuzendaria, eta ospakizun ikasturtean zehar antolatu duten guztiaren berri eman digu.
IRUTXULOKO HITZAk Maite Berzosa eta Alaitz Guridirekin hitz egin du. Ikastolaren ibilbidearen berri eman digute eta antolatu dituzten ospakizunei buruz ere hitz egin digute. Erreportaje osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.