Sara Majarenas eta bere alabari elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute
Sara Majarenas preso ohiaren alaba hiltzen saiatu zen gizona aske mantentzea erabaki du Valentziako epaileak. Behin behineko espetxealdia gehiegi luzatu dela argudiatuta hartu du erabakia, eta urruntze agindua eta kontrol telematikoa ezarri dizkio. Zaintzapean dira Majarenas eta alaba, eta Majarenasen abokatuak helegitea aurkeztuko du.
Epailearen erabakia gaitzesteko eta Majarenas eta alabari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute otsailaren 21ean, Donostiako epaitegian. Hau ez da justizia lelopean egingo dute protesta, 18:30ean.