Haur eta gazteentzako filmak emango dituzte Giza Eskubideen Zinemaldian
Donostiako haur eta gazteei zuzendutako Ploey bakarrik hegan inoiz ez, Leo da Vinci: Mona Lisa misioa eta Aurora filmak emango dituzte apirilaren 2tik 12ra, 17. Giza Eskubideen Zinemaldiaren programazioaren barruan.
Iaz 5.000 ikasle joan ziren haur eta gazteei zuzendutako filmak ikustera, eta eskoletan giza eskubideen inguruko eztabaidan sakontzea da antolakuntzaren helburua. Emanaldi guztiak Viktoria Eugenia Antzokian izango dira, 10:00etan.
Ploey bakarrik hegan inoiz ez filma 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzako da, eta apirilaren 2tik 4ra emango dute, Leo da Vinci: Mona Lisa misioa filma 10 eta 12 urte bitartekoei dago zuzenduta eta apirilaren 10etik 12ra proiektatuko dute, eta Aurora filma 13 eta 16 urte bitarteako gaztetxoentzat da, eta apirilaren 5ean ikusi ahal izango da.