Kaletegi "demokratiko" baten aldeko hitzaldia egingo du Amara Berriko EH Bilduk
Donostiako kale eta etorbideen izenei erreparatuz, Amara Berriko EH Bilduk “Kaletegi demokratiko baten alde” izeneko hitzaldia egingo du auzoan otsailaren 27an. Ekitaldian, “edozein demokratarentzat lotsatzeko modukoak” diren Donostiako kaleen izenak aipatuko dituzte: “biografia argi-iluneko pertsonenak, errege-erreginenak, Erromako kuriako kideenak, jeneral eta almiranteenak… “.
Kaleei izena ematen dieten pertsonaien inguruko errepasoa egiteko, Iñaki Egaña historialariarekin kontatuko dute hitzaldian. Gainera, Joxe Abaurrea Iruñeko Udaleko zinegotzia ere han izango dute, Iruñean egin dituzten izen-aldaketen prozesuan nolakoak izan diren azaltzeko. Hitzaldia 19:00etan egingo dute, Ikasbide Kultur Elkartean.