"Hau hasiera besterik ez da"
Ia sei urteko ibilbide judizialaren ostean, epaileak Kote Cabezudoren aurkako lehen sententzia ezarri du otsailean. Erabateko justiziarako bidean, ordea, oraindik ibilbide luzea egin beharko dutela azpimarratu dute biktimen babeserako elkarteek. Izan ere, argazkilaria sexu abusuengatik salatu duten 22 emakumeek beste hamasei txosteneko auzibidea dute aurretik.
Argazkilari gisa 30 urte baino gehiagoz lanean aritu den odontologoak, First Models agentziaren bitartez egiten zizkien argazkiak bere modeloei, baita adingabekoei ere. Cabezudori hainbat bortxaketa eta bere biktimen irudiak Internet bidez zabaltzea egozten diote, besteak beste.
IRUTXULOKO HITZAk Cabezudo kasuaren ibilbidea errepasatu du, 2013ko lehen salaketatik abiatuta. Bidasoaldeko Elkarte Feministako eta Kote Cabezudok Erasotuontzat Justizia plataformako kideekin hitz egin du, eta auziak ezkutatzen duen egia guztia azaleratzeko konpromiso osoa dutela berretsi du: “Kasu hau ezin da oharkabean pasa”. Erreportaje osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.