Bertsokada egingo dute Antiguan, gazteek bizi duten prekarietatea salatzeko
Euskal Herriko gazteek pairatzen dituzten prekaritate egoerak mahaigaineratzeko helburuarekin, Ibaetako Ernaik Bertsokada egingo du Antiguako Platero tabernan. Ostegunetan egingo diren hiru bertso saiotan banaturiko egitasmo hau Euskal Herrian Bizi dinamikaren barruan kokatzen da, eta bertan parte hartuko duten bertsolariek gai zehatz bat jorratuko dute aldiro.
Bertsokadak otsailaren 28an, martxoaren 7an eta apirilaren 4an egingo dituzte, 20:00etan. Jarraian, egun bakoitzean parte hartuko duten bertsolari eta gai jartzaileen zerrenda, saioetan jorratuko dituzten gaiekin:
Otsailak 28: Gazteok eta Lana eta etxebizitza
- Itxaso Piquer
- Aitor Etxebarriazarraga
- Peru Aiartza
- Gai jartzailea: Xabier Zufiria
Martxoak 7: Gazteok eta Feminismoa
- Ane Labaka
- Maialen Akizu
- Maddi Ane Txoperena
- Gai jartzailea: Amaia Chueca
Apirilak 4: Gazteok eta euskara
- Iraitz Mateo
- Pello Basurto
- Eli Pagola
- Beñat Mujika
- Gai jartzailea: Xabier Zufiria