Inauterietako Jaialdi Pirata egingo du Eskifaia Kofradiak
Aste Nagusia oraindik urrun dutenez, parrandarako duten gogoa inauterietara bideratu dute Eskifaia Gazte Kofradiako kideek. Hain zuzen, Inauterietako Jaialdi Pirata antolatu dute martxoaren 2rako, eta auzo guztietako piratak gonbidatu dituzte festan parte hartzera.
“Usteak erdi ustel” izenburupean egingo dute jaia, eta esaera zaharrean girotuko dituzte egun horretako mozorroak. Gaian oinarrituta, bideo bat ere egin dute, hirian eta gizartean errotutan dauden gezurrak salatu eta datorren asteko festaren berri emateko.
Laister dira iñauteriak hemen!?????????♀ Guk badegu dagoeneko gure mozorro ustela prest! Ta zuek???♂?♀Jaialdiaren gaiaren harira bideo txiki bat eskaintzen dizuegu buruari ustezko bueltak emateko! Mugitu ipurdiak ta erosi zuen bazkarirako sarrera?☠?
— Eskifaia (@eskifaia) February 20, 2019
Usteak erdia ustel! pic.twitter.com/F6ca9U5n1H
Jaialdia Amara Berrin egingo dute. 12:00etan Bodeguillatik abiatuko den trikipoteoarekin hasiko da festa, eta 14:00etan Amarako pilotalekuan egingo duten herri bazkariarekin emango diote jarraipena. Bazkalostean, berriz, bingo musikatuarekin eta Esentzia eta Maxuxta taldeen kontzertuekin luzatuko dute parranda. Bazkarirako tiketak 10 eurotan daude salgai, Kaxilda, Aurresku eta Platero tabernetan.