Foro Sozialak indarkeria ezberdinen biktimak elkartu ditu
Entzunaz bizikidetza eraiki: jatorri anitzeko biolentzien biktimen lekukotza topaketa egin du Foro Sozialak Miramar jauregian, gaur goizean. Bi solasaldi egin dituzte. Lehena, beren aita indarkeriaren ondorioz galdu duten bi biktimen artekoa izan da. Bigarrena, gatazkari lotuta lau pertsonek jasandako sufrimenduaz aritu dira.
Berria egunkariak mahai-inguruen kronika egin du. Aurreneko solasaldian mintzatu dira Maria Jauregi ETAk hildako Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren alaba eta Peru Del Hoyo berriki kartzelan hildako Kepa del Hoyo presoaren semea. Lasak hizpide izan ditu presoei espetxetik irten ondoren egiten zaizkien harrera ekitaldiak. “Ulertzen dut sentitartekoek harrera egitea urteetan preso egon den senide bati. Baina ulertu behar da publikoan egiteak biktimak mindu ditzakeela”. Del Hoyok erantzun du ulertzen duela Lasaren jarrera, baina argitu du ongietorrietan ez zaiola “terrorismoari gorazarre” egiten. “Pertsona horiek bete dute beren kondena, baina egin litezke pribatuan”.
Bigarren solasaldian parte hartu dute Jone Artola Etxerat Elkarteko kideak, Petri Romero PSE-EEko Gipuzkoako batzarkideak, Pablo Martinez espetxeetako langileak eta Isidro Murga 18/98 auzian auzipetutakoak. Nabarmendu dute iraganeko minak gainditu eta elkarbizitzaren alde jarduteko beharra.