Ivan Ruiz izango da PACMAko alkategaia
Animalien, pertsonen eta ingurumenaren aldeko mugimenduak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako alkategaiak aurkeztu ditu. Donostiako alkategaia Ivan Ruiz gaztea izango da. PACMAk bidalitako oharraren arabera, Gipuzkoan egiten diren animalien eskubideen aldeko ekitaldietan parte hartu ohi du. Kirolaria eta prestatzaile fisikoa da; kirolarekin eta bizimodu osasuntsuarekin lotutako edukiak sortzen ditu hainbat webgunetan. “Bere ingurua eta inguruan duen jendearena hobetzeko lanean ari da beti. Energiaz betetako ikasle gaztea da, eta gogotsu dago bere hiria hobetzeko”, gehitu du alderdiak.
Unete a la reevolución lelopean aurkeztuko da Espainiako Gorteetarako Huteskundeetara eta Udal Hauteskundeetara.