Azerbaijango eta Mendebaldeko Saharako gatazkak emakumeen ikuspuntutik landuko dituzte Txiraingo bertso kantaldian
Antiguako Txirain elkarteak bertso kantaldia egingo du ostiralean Azerbaijango eta Mendebaldeko Saharako gatazkak emakumeen ikuspuntutik ezagutzeko. Lehenik, 19:30ean, solasaldi bat egingo dute herrialde horietako bi emakumeren eskutik: Azerbaijaingo Tarana Karim eta Mendebaldeko Saharako Garazi Hach Embarek, alegia. Ondoren, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeitiak bertso kantaldia egingo dute afaria girotzeko, 21:00etatik aurrera.
Hitzaldirako sarrera doakoa izango da, baina afariak eta bertso kantaldiak 18 euroko prezioa dute. Izena emateko epea ostiralera bitarte egongo zabalik, eta 943312854 telefonora deituz edo Txirainen webgunearen bitartez egin daiteke.