"Bidaia bat prestatzen ari nintzen eta, hegaldiak begiratzen ari nintzela, ETBtik deitu zidaten"
Bere lehen esperientzia da ETBko El conquistador del fin del mundo saioan, baina talde berdeko kapitain berriak inork baino hobeto dakin zer den lehiarako grina izatea. Izan ere, talentua baino gehiago behar da palan eta esku-pilotako one wall modalitatean hiru aldiz munduko txapelduna izateko. Patri Espinarrekin (Usansolo, 1985) bildu gara Groseko Pandora tabernan hamabietako bermuta hartzeko.
Elkarrizketa asko eskaini dituzu azkenaldian, ezta?
Bai, hala da, baina ongi daramadan zerbait da. El conquistador del fin del mundo saioan agertzeagatik dezente deitu didate, baina baita pilotaria izateagatik ere. Izan ere, martxoaren 8a hurbil dagoenez, emakume kirolari gisa hainbat elkarrizketa eta hitzaldi eskaini ditut.
Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.