Oletako behatokia eta aparkalekua aurkeztu dute
Bihar irekiko dute Oletako behatokia. Herrera eta Altza arteko topoaren zatia egiteko erabili zen lekua da, eta plaza publiko batean bihurtu dute. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin finantzatu dute.
Bederatzi hilabete iraun dute eremua egokitu eta birsortzeko lanek, eta bi erakundeek 700.000 euroko inbertsioa egin dute. Horri esker, Oleta “kalitatezko hiri eremuan” bihurtu dutela adierazi dute, gaurko aurkezpenean.
Lur sailak bi eremu ditu: aparkalekua (500 metro koadro) goikoa aldean, eta behatokia (700 metro koadro) behean. Aparkalekuak 28 autoentzako, 12 motorrentzako eta auto elektrikoentzako gunea dauka, eta sarrera-irteerak semaforo bidez araututa izango ditu. Behatokiak, aldiz, elementu ugari ditu: harmaila duen plaza-behatokia, oholtza, gune berdeak eta piknik gunea. Era berean, aparkalekua ere bada.