Donostiako jatetxe eta tabernetako kartak irisgarriak izatea nahi dute
Guztiontzako Menua izeneko egitasmoa sortu dute, ikusmen arazoak dituzten pertsonek ere kartak irakurri ahal izateko. Teknologia berrien bidez egokitu nahi dituzte. Ostalaritza Elkartea, Donostiako Sustapena eta Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkartearen elkarlanaren fruitua izan da. Proiektu hau Equalitas Vitae enpresak garatu du, eta sektore turistikoan produktu eta zerbitzu inklusiboak sortzen espezializatuak diren ZA Aholkularitza eta Bask For All enpresek
balioztatu dute.
Proiektuan parte hartu duten 16 establezimenduek brailez identifikatutako QR kodeak dituzten lau karta jaso dituzte. Horietako QR batek MP3 formatuan (hau da, audioan) dagoen menura dago lotuta. Bestea, berriz, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat egokitu den PDF berezi batera. Hau da, QR kode horien bitartez ikusmen arazoak dituzten pertsonek jatetxeetako kartak solik bere mugikorrak erabiliz ezagutu ditzazkete, zer hartu nahi duten haien kabuz erabaki dezakete.
Kartekin batera, jatetxeek Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteak garatu duen Ikusmen murriztua dut. Nola elkar eragin nirekineskuorri-gida bat jaso dute. Gida honek ikusmen murriztua duten pertsonak nola tratatu jakiteko balio du. Aldi berean, establezimenduetako ateetan ipiniko duten ‘Tengo baja vision-Hemen kontuan dugu’ pegatina jaso dute, establezimendu hura integratzailea dela adierazteko.
Proiektua sustatu duten erakundeek aipatu dute egitasmoa zabaltzeko asmoa dutela, eta Donostiako beste hainbat establezimendu gehitzeko eta etorkizunean Gipuzkoa osoko jatetxe eta tabernak sartu nahi dituztela.