'She was so fair' abestiaren bideoklipa argitaratu du Elena Setienek
Another Kind Of Revolution disko berriaren She was so fair single-aren bideoklipa argitaratu du Elena Setien musikari donostiarrak. Datorren ostegunean, martxoaren 7an, diskoa aurkeztuko du Setienek Viktoria Eugenia Antzokian, eta, hortik aurrera, beste hainbat kontzertu emango ditu Gipuzkoan, Bizkaian, Madrilen eta Bartzelonan.