Ibaetako jaietako erromeria, iruditan
Urteroko legez, erromeria egin dute gaur goizean Ibateako Aingeru Zaindariaren ermitan, eta, eguraldiak lagunduta, giro aparta izan da. Meza bukatu bezain pronto, Estanga trikitilariak hasi dira jotzen, ermita inguruan bildutako haur, gazte eta helduak erromeria giroan murgilduz.
Txorizo pintxoak eta sagardo botilak joan eta etorri, umeentzako Gorritiren emanaldia hasi dute, umeak pottoketan igoaz lehenengo, eta bigantxekin jolasak eginez ondoren. Horren ostean, oholtzara igo dira Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak, ikusleen txaloak eragin dituen bertso saioa egiteko.