Intxaur Txiki konpartsak irabazi du inauterietako jantzien diseinuen I. Saria
Donostiako inauterietako konpartsen aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo gauean Ilunben, eta Intxaur Txiki konpartsa izan zen lehen saria eraman zuena, Cuadros gaiarekin. Bestalde, Eureka konpartsa izan zen bigarren gelditu zena, Coco, la pelicula gaiarekin, eta Alegria de Alza konpartsa izan zen hirugarrena, Africa moderna gaiarekin.
Sariei dagokienez, lehenengo sailkatuek Donostiako oihal dendetan erosteko 2.000 euroko txartel bat irabazi zuten, eta, bigarren eta hirugarren sailkatuek, 1.000 euroko txartel bana.