Kategoria mantentzeko bidean, inflexio puntua bilatuko du Gipuzkoa Basketek larunbatean
Hogei partidatik hamasei galdu ostean, Gipuzkoa Basketen egoera lazgarria da. Sergio Valdeolmillosen mutilek, ordea, ez dute amore eman nahi, eta lehen mailan irauteko helburuari jarraituz, gogoz prestatu dute larunbatean Valentziaren aurka lehiatuko dituen neurketa. Hain zuzen, garaipen batekin inflexio puntu bat sortu eta sailkapeneko azken postutik irteteko behar duten bolada on bati ekitea bilatuko dute donostiarrek.
Izotz hockeyan, Txuri Urdinek ere asteburu garrantzitsua izango du. Izan ere, bai nesken taldeak eta bai mutilenak ligako play-offetan arituko dira, liga txapelketa irabazteko bidean.
Hockeyan, berriz, Realak Juniorren zelaian jokatuko du, sailkapenean aurretik duen taldearekiko tartea murrizteko asmoz.
Eskubaloian, Bera Berak ligako lehen postua mantentzeko proba berri bat izango du. Honakoan, ordea, Imanol Alvarezen neskak sailkapeneko azken postuan dagoen taldearen aurka lehiatuko dira.
Futbolean, azkenik, Realak balentria bilatuko du Anoetan, sailkapenean bigarren postuan dagoen Atletico Madrilen kontra.
SASKIBALOIA
ACB liga, 21. jardunaldia
-
Gipuzkoa Basket – Valentzia (Larunbata, 18:00)
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen Estatuko Senior maila, play-offetako finalerdia
- Txuri Urdin – Sumendi (Larunbata, 13:30)
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, play-offetako finala
- Txuri Urdin – Puigcerda (Larunbata, 21:45)
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 11. jardunaldia
- Junior – Reala (Larunbata, 13:00)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 17. jardunaldia
-
Castellon– Bera Bera (Larunbata, 18:30)
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 26. jardunaldia:
-
Reala – Atletico Madril (Igandea, 18:30)