Ur hegazkin batek ikusmina sortu du Kontxan
Suhiltzaileen ur hegazkin batek Kontxako badian hartu du ura arratsaldeko seiak inguruan. Nafarroan, Lesakan, sute handi bat piztu da, eta hura itzaltzeko lanetarako bete dute hegazkina Donostian. Londres hoteletik oso gertu pasa da, eta pixkanaka ur azalera gerturatzen hasi da. Hiru aldiz hartu du ura tankeak betetzeko. Maniobrak ikusmin handia sortu du, ustekabean harrapatu baititu hondartzan eta inguruan zebiltzanak.