Donostialdeko okupazio mugimenduaren komunikatua Infernuko gertakarien harira
Atzo goizaldean Infernua izeneko eremuko okupatutako pabiloi zahar batean gertatutako suteak gizon baten heriotza eragin zuen. Sei pertsona zeuden eraikinean sua piztu zenean; bost pertsonak lortu zuten euren kabuz ateratzea, goiko solairuan zegoen gizonezko bat, ordea, hil egin zen. Hildakoak 49 urte zituen.
Donostialdeko okupazio mugimenduak gertakarien inguruko irakurketa plazaratu du, bere ikuspuntua jakinarazteko:
Ostiral goizean, martxoaren 1ean, infernu auozoko etxebizitza bat erre zen. Bizilagunak bertan bizi ziren duela zazpi urte. Ezustea gertatu delarik sei bizilagun zeuden, haietatik bat suak erahil du eta beste bi zauritua geratu dira. Momentuan ertzaina bertaratu eta bost bizilagun
identifikatu dituzte okupatzen zutelakoan. Goia alkatea goizean goiz bertaratu da eta hitza hartu du. Media askotan lehen portada egin du.
Honen aurrean Donostialdeko okupazio mugimendutik salatu eta adierazi nahi dugu:
- Beraien etxebizitza eta etxebizitza okupatuen kriminalizazioa: Hainbat komunikabidek etxebizitza honetako bizilagunak aterpegabeko gisa deskribatu dituzte, euren etxea zela ukatuz. Etxebizitza bat okupatzen dugunean ez gara aterpegabeak, gure etxebizitzan gara, zilegitasunez (eta askok ez dakien arren baita legez ere, gustuko ez dugun konstituzio honek hala bait dio). Etxegabe gisa tratatu dituzte baina aldi berean etxebizitza okupatzeagatik identifikatu dituzte. Jarrera kontradiktorio hau salatu nahi dugu, jendeak sutean etxea galtzean elkartasunaren ordez kriminalizazio fase bat hastea eraso bat da, eta ez dugu onartuko.
- Erabilpen mediatikoa: Ezbeharraren aurrean instituzioek egoera probestu dute. Goia garai honetan jendea etxerik gabe uzten duen hirigintza erasokor potenteenatarikoa bultzatzen ari da. Goia bera goizeko lehenengo orduan bertaratu da, ez dakigu oso ondo zer asmotan. Aurreikusi dezakegu etxebizitza okupatu hauen kontrako ofensiba potentzial bat, etxeak hustu, eraitsi eta auzoa suntsitu dezakeena. Holakorik ez dugu utziko pasatzen. Erdigunea edifizio publiko huts-modernoz beteta dagoen hiri honetan ez dugu holako egoera baten aurrean okupazioaren kriminalizazorik onartuko. Auzoak erahiltzen dituen hirigintzaren kontra okupazioaren zilegitasuna aldarrikatzen dugu.
- Kolpea eta elkartasuna: Hildakoaren lagun eta gertukoei zein zauritu eta etxegabe geratutakoei elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Diskurtso mediatikoak bestelakorik azpimarratu nahi izan badu ere, sute baten ondorioz etxerik gabe geratu diren pertsonak direla. Zoritxarrez, Euskal Herrian, egurrezko etxeak nagusi diren honetan, urtero bizitzen ditugu horrelakoak, baserri eremuan zein hirigunetan, jabegozko etxeetan, alokarizukoetan, edota etxebizitza okupatuetan. Beraz, denon elkartasuna beharrezkoa da une hauetan.
Etxea galdu dutenekin elkartasuna!
Okupazioaren kriminalizaziorik ez!