Antiguako inude eta artzainak auzoko kaleetan zehar ibili dira
Antiguako kaleetan zehar ibili ziren atzo, martxoaren 3an, Antiguotarrak dantza taldeko inude eta artzainen konpartsakoak. Alfontso XIII.enaren plazan hasi zuten desfilea eta auzoko kaleetatik barrena ibili ziren dantzariak, danborradakoak eta pertsonaia desberdinez mozorrotutako konpartsako kideak.
Ibilbidea Mikel Laboa plazako frontoian amaitu zuten, eta han omenaldia egin zieten Iraunkorrak txarangakoei, izan ere, 25 urte bete dituzte aurten. Antiguotarrak taldeko hainbat kidek agurra dantzatu zieten, eta lore sorta batez haien esker ona adierazi zieten, urtez urte auzoko ospakizunetan parte hartzeagatik.
Ibilbidean zehar jasotako irudi galeria egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta inudeen eta artzainen desfilearen irudi batzuk jaso ditugu bideo batean: