"Politika ausart eta feministak behar ditugu"
Larunbatean, martxoaren 2an, Zuloaga plazan mosaiko erraldoia egin zuen Donostiako mugimendu feministak, hiriko greba feminista aurkezteko. ‘M8’ handi bat irudikatu zuten San Telmo Museoko plazan, eta, ondoren, hirian grebak izango dituen ezaugarriak azaldu zituzten. Aurten ere Donostiako kaleak hartuko dituztela jakinarazi zuten mugimenduko bozeramaileek, “bestelako eredu politiko, ekonomiko eta sozial bat aldarri hartuta”. Gizarteak politika ausart eta feministak behar dituela baieztatu zuten: “Emakumeok* grebagatik zoriondu baino, horiek betetzeko konpromisoa har dezatela eskatzen diegu erakunde publikoei”.
Bideo batean jaso ditugu mosaikoaren prestaketa eta bozeramaileen hitzak: