Guztiona klusterrak bertako produktuez osaturiko katalogoa aurkeztu du
Guztiona Nekazaritza Elikagaien klusterrak Donostiako eta bere inguruetako ekoizleen produktuak biltzen dituen katalogoa aurkeztu du. Zerrendak Donostia KM0 izena du, eta helburu bikoitz batekin osatu dute: hiritarrei, oro har, inguruan eskura duten bertako produktua ezagutzera ematea eta, bestalde, katalogoa merkataritza prozesuetan tresna gisa erabiltzea.
Hiriko produktuen kalitatea azpimarratzeaz gain, katalogoak ekoizleen historiak biltzen ditu, bertakoari erakargarri bilakatu dezakeen “balio bereizlea” emateko asmoz. Gainera, egitasmoaren sortzaileek adierazi dutenez, zerrenda irekia da, eta etengabe eguneratuko dute, ekoizle berriei parte hartzeko aukera emanez. Katalogo osoa Donostia Sustapenaren webgunean kontsultatu daiteke, eta jarraian ageri diren ekoizleek osatzen dute:
Haragiak eta arrainak
- Ezkurtxerri
- Lumagorri
- Maisor
Frutak eta barazkiak
- Azkonobieta
- Haritz Lujanbio
- Iñigo Elguea
- Karabeleko
Ogia eta gozogintza
- Alkhemi Laboratory
- The Loaf
Esnekiak
- Adarrazpi
- Bordazar
- Goenaga
- Coine
- Igeldoko Esnea
Garagardoak
- Basqueland Brewing
- Gross
- Mala Gissona
Txakolinak
- Olatu Txakolina
- Zudugarai Txakolina
- Hiruzta Upeltegia
- Masti Oriamendi