Zinegoak Jaialdia Antzoki Zaharrera iritsiko da
Otsailaren 18tik martxoaren 3ra egiten dute Zinegoak Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia Bilbon, eta Donostiako Antzoki Zaharrera hedatu dute. Gaurtik asteazkenera bitartean ikusi ahal izango dira jaialdiko filmak Antzoki Zaharrean, eta sarrerek bost euro balio dute.
Gaur eta bihar Rafiki eta Ni d’Eve ni d’Adam. Une historie intersexe film luzeak emango dituzte, eta asteazkenean hainbat film labur proiektatuko dituzte. 19:30ean hasiko dira egunero emanaldiak, eta hau da egitarau osoa:
Martxoaren 4a:
- Rafiki (2017). Wanuri Kahiu (83 minutu).
Martxoaren 5a:
- Ni d’Eve ni d’Adam. Une historie intersexe (2018). Florian Devigne (58 minutu).
Martxoaren 6a:
- Ondas mareadas (2019). Inés Aledo Ricarte, Amaia Araiztegi Mendibe, Jone Garitano Orue, Alberto Gómez Andino, Aitor Ibarguren Balenciaga, Paty Ortiz de Zárate Otaduy (6 minutu).
- Hilabetean behin (2018). Raquel Garcia Leon (10 minutu).
- Apres le silence (2018). Sonam Larcin (23 minutu).
- The Things You Yhink I’m Thinking (2017). Sherren Lee (14 minutu).
- Would You Look At Her? (2018). Goran Stolevski (18 minutu).
- Oasis (2017). Alejandro Zuno (16 minutu).
- Something About Alex (2017). Reinout Hellenthal (18 minutu).
- Alde erantzia (2018). Deiane Moreno (4 minutu).