Frankismoaren lau biktimak tortura salaketak aurkeztuko dituzte Donostiako Instrukzio Epaitegian
Bihar eguerdian, Frankismoaren lau biktima joango dira Donostiako Instrukzio Epaitegira bere testigantzak aurkeztera, 1975-1976 urteetan Gipuzkoako Guardia Zibilaren kuarteletan jasandako torturak salatzeko. Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak eman du albistearen berri. Elkarretaratzea egingo dute epaitegi aurrean 11:00etan.
Arantxa Markaide, Mikel eta Josu Arrizabalaga anaiak eta Aitor Aramaio dira epaitegira joango direnak. Jesus Muñecas Aguilar kapitainak eta beste hainbat Guardia Zibilek eragindako tratu txarrak salatuko dituzte.
“Datozen hauteskundeetatik benetako gobernu demokratiko bat ateratzen bada, badu betebehar garrantzitsu eta urgentziazko bat justizia egiteko: Estatuaren Fiskaltza Nagusiak 2016an ezarri zituen oztopo guztiak ezabatuaz egungo instantzia judizialei bultzada handi bat eman beharko die, aurkezten diren kereila guztiak onartuak izan daitezen eta beharrezko diligentziak egin daitezen horren grabeak eta preskribaezinak diren Giza Eskubideen Legedi nazional eta nazioartekoaren aurkako atentatuen aurrean justizia ezartzeko, Espainiako Konstituzioak berak, bere artikuluetan bederen, defendatzen duen lez”, azaldu du plataformak.