Mattin Lerissa kantariaren emanaldiarekin abiatuko da Iparraldea Bertan zikloa
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak 18. Iparraldea Bertan zikloa antolatu dute. Martxoko ostegunetan Ipar Euskal Herriko zati bat ekarriko dute Donostiara. Ostegunean, martxoaren 7an, abiatuko da egitaraua, Martin Lerissa (Behorlegi, Nafarroa Beherea, 1999) kantari gaztearen zuzenekoarekin. 19 urte besterik ez izan arren, ibilbide oparoa du Lerissak dagoeneko. Bi diska kaleratu ditu orain arte: ‘Bidez bide’ 2016an eta ‘Gazte naiz gazte’ 2018ko abenduan. Hainbat musikari izango ditu lagun.
Martxoaren 14an Zuberoako Jean Pierre Caubet Chubuco Arhan musikaria omenduko dute. Jean Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt eta Juan Mari Beltranek eskeiniko duten emanaldia. Lakarriko txanbelariaren abestiak, joaldiak eta hitzak harturik, hiruen artean landu eta prestatu dute doinuz, hotsez, poesiaz eta maitasunez osatutako emanaldi hunkigarri bat.
Martxoaren 21ean irakurketa musikatu bat egingo dute Maddi Zubeldiak eta Bernadette Iratzoki-Lurok. Bi ahotsez eginiko irakurketa taularatua eta musikatua izango da.
Azken emanaldia martxoaren 28an izango da. Jon Itcaina kantariak Brasilgo soinu eta koloreen artean ibili den xoriño baten bidaia abestuko du. Bidaiariaren gogoetak eta sendimenduak euskaraz adierazten ditu, Brasileko erritmo bizi eta moldaketa aberats batzuekin.
MARTXOAK 7 – 19:00
Kontzertua:
Mattin Lerissa, Kantari gaztea, musikari trebez lagundua:
Mixel Ducau (saxofoia eta gitarra), Pat Tetevuide (gitarra), Sebastien Desgrans (eskusoinua), Jokin Irungarai (perkusioak), Xabi Etxeberri (arrabita) eta Matthieu Haramboure (gitarra apala)
MARTXOAK 14 – 19:00etan
“Caubet gogoan”
Jean Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt eta Juan Mari Beltranek eskeiniko duten emanaldia, Jean-Pierre Caubet Chubuco Arhan Xiberoko musikariaren omenez.
MARTXOAK 21 – 19:00etan
“Oroitzen naizeno” irakurketa musikatua
Maddi Zubeldia eta Bernadette Iratzoki-Luro
Bi ahotsez eginiko irakurketa taularatua eta musikatua, irudiez lagundurik.
MARTXOAK 28 – 19:00etan
Jon Itcaina kantariaren kontzertua,
Mathieu Bordenave (gitarra), patrick Calvet (perkusioak), Christophe Juste “Kutx” (txistua eta flauta).