Aldaketak egongo dira autobus lineetan, Lilatoiaren eta inauterien ondorioz
Datozen egunetan autobus lineetan aldaketak iragarri ditu Dbusek, 30. Lilatoiaren eta auzoetan egingo dituzten inauterien ospakizunen ondorioz.
Datozen egunetan inauteriak ospatuko dituzte hainbat auzotan, eta hori dela eta hainbat kale moztuko dituzte. Era berean, igandean, martxoaren 10ean, 30. Lilatoia egingo dute. Ondorioz, Dbusek autobus lineetan hainbat aldaketa iragarri ditu:
Aldaketak Trintxerpen
Martxoaren 7tik, osteguna, 9:00etatik martxoaren 11ra arte, astelehena, 9:00etara gutxi gorabehera:
- 38-Trintxerpe-Altza-Molinao: San Pedrorantz, mikrobusa Portuko pabiloietatik joango da eta biribilgunearen ondoren geldialdiak egingo ditu (behin-behineko zurtoinak), pabilioietarako sarreran, eta Euskadi Etorbidera berriro irtetean ere bai.
Geltoki hauek kenduko dira: Euskadi Etorbidea 5 eta Euskadi Etorbidea-Azoka.
Martxoaren 9an, larunbata, eta martxoaren 10ean, igandea ere aldaketak egingo dira Trintxerpen:
- 38-Trintxerpe-Altza-Molinao: 16:00etatik desfilea amaitu arte, mikrobusak buelta emango du Gomistegiko biribilgunean, eta San Pedro Etorbidea 25eko geltokian hasiko du ibilbidea. Gainera, geltoki hauek kenduko dira: Euskadi etorbidea 5, Euskadi Etorbidea-Azoka, Ricardo Arrillaga 6, Gran Sol 3, Bordaenea 2, Oiartzun 8, Ulia 22, Azkuene 35, Azkuene plaza eta Pasai San Pedro 49.
Desfilea ez dagoen orduetan: San Pedrorantz, mikrobusa Portuko pabiloietatik joango da eta biribilgunearen ondoren geldialdiak egingo ditu (behin-behineko zurtoinak), pabilioietarako sarreran, eta Euskadi Etorbidera berriro irtetean ere bai.
Geltoki hauek kenduko dira: Euskadi Etorbidea 5 eta Euskadi Etorbidea-Azoka.
Aldaketak Intxaurrondon
Martxoaren 9an, larunbatean, 11:00etatik 12:30era gutxi gorabehera:
- 9. Egia-Intxaurrondo eta 29. Hego Intxaurrondo: Geltoki hauek kenduko dira: Galizia pasealekua 18, Galizia pasealekua 28, Bustintxulo eta Baratzategi 21. Hurbilen dauden geltokiak: Baratzategi 2 eta Txara II.
Aldaketak Loiolako Erriberan
Martxoaren 9an, larunbatean, 17:00etatik 19:00etara gutxi gorabehera:
- 26-Amara-Martutene, 27-Altza-Intxaurrondo-Antigua eta 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Erdialderantz, geltoki hauek kenduko dira: Bartzelona Hiribidea 35 eta 15. Zorroaga pasealekuan Otamendi Anaiak kaleko bidegurutzearen ondoan egingo dute geldialdia (behin-behineko zurtoina). Gregorio Ordoñez geltokia ere kendu egingo da. Madril 5-era (26 linea), Madril 3-ra (27 linea) eta Anoetara (31 linea) lekualdatuko da hurrenez-hurren. Loiola alderantz: ibilbideak ez dira aldatuko.
- 41-Gros-Egia-Martutene: Martutene alderantz, geltoki hauek kenduko dira: Bartzelona Hiribidea 10 eta 26. Zorroaga pasealekuan geldituko da, oinezkoentzako pasabidearen ondoan (behin-behineko zurtoina). Gros alderantz, geltoki hauek kenduko dira: Bartzelona Hiribidea 35 eta 15. Zorroaga pasealekuan egingo du geldialdia, oinezkoentzako pasabidearen ondoan (behin-behineko zurtoina).
Aldaketak Altzan
Martxoaren 9an, larunbatean, 17:00etatik 18:30era gutxi gorabehera.
- 13-Altza eta 24-Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo: Erdialderantz Anbulatorioko, Arriberriko eta Arria Parkeko geltokiak Aitz Gainera eramango dira (behin-behineko zurtoina).
- 13-Altza, 27-Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 38-Trintxerpe-Altza-Molinao: Larratxo alderantz Erroteta Behekoko, Santa Barbarako eta Anbulatorioko geltokiak Aitz Gainera eramango dira (ohiko geltokia).
Era berean, martxoaren 10ean, igandean, 10:30etik 14:30era gutxi gorabehera:
- 13-Altza: Larratxo alderantz Errotetako, Santa Barbarako, Anbulatorioko, Nerecaneko, Altzako Erdiguneko, Martilluneko eta Larratxo 46ko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira. Hurbilen dauden geltokiak: Aitz Gain, Bertsolari Txirrita edo Larratxo. Halaber, Bulebar alderantz Biankako, Lauaizetako, Altzako Erdiguneko, Larratxo 94ko, Anbulatorioko, Arriberriko, Arria Parkeko, Pikabeako eta Herrerako Renfeko geltokiak zerbitzurik gabe daude. Hurbilen dauden geltokiak: Aitz Gain, Bertsolari Txirrita, Larratxo eta Herrera.
- 13-Altza-Buenavista: Bulebarra eta Buenavistaren arteko zerbitzua baino ez da egongo. Larratxoko, Biankako, Lauhaizetako, Altzako Erdiguneko, Larratxo 94ko, Anbulatorioko, Arriberriko geltokiek eta Casares, Arrizar, Bertsolari Txirrita, Oleta eta Darietakoek ez dute 13-Altza-Buenavista linearen zerbitzurik.
- 24-Altza-Gros-Antigua: Lehen ordutik Antiguo alderantz Altzako geltoki guztiak zerbitzurik gabe egongo dira, Larratxo III-koa izan ezik. Hurbilen dauden geltokiak: Larratxo III eta Herrera. Larratxo alderantz Leosiñetako eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik. Larratxo III da hurbilen dagoen geltokia.
- 27-Altza-Intxaurrondo-Antigua: Altza-Larratxo noranzkoan Santa Barbarako, Nerecaneko, Altzako Erdiguneko, Martilluneko eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik. Aitz Gain, Bertsolari Txirrita edo Larratxo III dira hurbilen dauden geltokiak. Antiguo alderantz ohiko ibilbidea egingo da Larratxotik.
- 31-Intxaurrondo-Altza-Ospitaleak: Altza alderantz Erroteta Behekoko, Santa Barbarako, Nerecaneko, Altzako Erdiguneko, Martilluneko eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik izango. Aitz Gain, Bertsolari Txirrita edo Larratxo III dira hurbilen dauden geltokiak. Larratxotik Ospitaleetarantz ohiko ibilbidea egingo dute.
- 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio: Lehen ordutik, Antiguotik Larratxora, Leosiñetako eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik. Larratxo I da hurbilen dagoen geltokia. Larratxotik Antiguora ohiko ibilbidea egongo da.
- 38-Trintxerpe-Altza-Molinao: Molinaotik Trintxerpera Santa Barbarako, Nerecaneko, Altzako Erdiguneko, Martilluneko eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik. Hurbilen dauden geltokiak: Aitz Gain edo Larratxo III. Trintxerpetik Molinaora, aldiz, Biankako, Lauhaizetako, Altzako Erdigueko, Larratxo 94ko, Anbulatorioko eta Arriberriko geltokiek ez dute zerbitzurik. Hurbilen dauden geltokiak: Larratxo I edo Oleta.
Igandean, martxoaren 10ean, 30. Lilatoia dela eta, Erdialdeko eta Gros aldeko hainbat kale itxita egongo dira 7:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera. Hori dela eta, Dbusek autobus lineetan hainbat aldaketa iragarri ditu:
- 5. Bentaberri, 25. Bentaberri-Añorga: 7:00etatik 13:00etara, Bulebarreko geltokia Okendo kalera pasatuko da.
- 21. Mutualitateak-Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak: 7:00etatik 13:00etara, Bulebarreko geltokia Okendo kalera pasatuko da.
- 8.Gros-Intxaurrondo: 9:30etik 10:15era eta 11:00etatik 13:00etara Erdialderantz, Bulebarreko geltokia Idiakez kalera pasatuko da. 10:15etik 11:00etara, Bulebar 19, Askatasunaren Hiribidea 19, Askatasunaren Hiribidea 6, Iparragirre 8, Zurriola eta Nafarroa Hiribideko geltokiak Mirakruz kalea 14-ra pasatuko dira (31 linearen geltokia). Jaialaitik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.
- 29.Hego Intxaurrondo: 8:30etik 10:15era, Bulebarreko eta Askatasunaren Hiribideko geltokiak Idiakez kalera pasatuko dira. 10:15etik 11:00etara, Kursaal, Bulebarra 15 eta Askatasunaren Hiribidea 15 Pinudi-Mirakruz kalera lekualdatuko dira. 11:00etatik 13:00etara Erdialderantz, Kursaaleko eta Bulebarreko geltokiak Ategorrieta 41era, Galtzada Nagusira, Kolon pasealekua 17ra eta Idiakez kalera pasatuko dira.
- 9.Egia- Intxaurrondo: 9:00etatik 10:15era eta 11:00etatik 13:00etara, Bulebarreko geltokia Idiakez kalera pasatuko da.10:15etik 11:00etara, Bulebarra 15, Askatasunaren Hiribidea 15, Askatasunaren Hiribidea 6 eta Euskadi Plaza Santa Katalina Zubira pasatuko dira.
- 13.Altza: 7:00etatik 10:15era (helmugaren muntaketagatik) Askatasunaren Hiribidea 21eko geltokia Idiakez kalera eramango da. 10:15etik 11:00etara Erdialderantz, Nafarroa Hiribidea, Kursaal eta Bulebarreko geltokia Ategorrieta 41, Galtzada Nagusia eta Kolon 17ra lekualdatuko dira. Altza alderantz, aldiz, Bulebarra eta Askatasunaren Hiribidea 21 Pinudi-Mirakruz kalera pasatuko dira. 11:00etatik 13:00etara Erdialderantz, Nafarroa Hiribideko, Kursaaleko eta Bulebarreko geltokiak Ategorrieta 41era, Galtzada Nagusira, Kolon pasealekua 17ra eta Idiakez kalera pasatuko dira.
- 14.Bidebieta: 10:15etik 11:00etara, Askatasunaren Hiribideko eta Gipuzkoa plazako geltokiak Pinudi-Mirakruz kalera lekualdatuko dira.
- 17.Gros-Amara-Miramon: 10:15etik 11:15eraGros alderantz, Iparragirre 8ko, Zurriolako, Nafarroa Hiribideko eta Groseko Anbulatorioko geltokiak Pinudi-Mirakruz kalera, Baskonia plazara eta Jaialaira (29 linea) pasatuko dira. Ategorrieta 41etik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.
- 24.Altza-Gros-Antigua: 10:15etik 11:30era Antiguo alderantz, Jesuitetako eta Mariaren Bihotzeko geltokiak Ategorrieta 41era eta Galtzada Nagusira pasatuko dira.
- 31.Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: 10:10etik 13:00etara Bulebar alderantz, Intxaurrondotik, Jesuitak, Mariaren Bihotza, Kursaal eta Bulebarreko geltokiak Jaialaira, Galtzada Nagusira, Kolon pasealekua 17ra eta Gipuzkoa Plazara (14 linearen geltokia) pasatuko dira.
- 37.Rodil-Zorroak: 10:15etik 11:15era Zorroaga alderantz, Nafarroa Etorbidea, Kursaal, Gipuzkoa Plaza eta Askatasunaren Hiribidea 7 geltokiak zerbitzurik gabe gelditzen dira. Galtzada Nagusira, Kolon Pasealekura eta Iparreko Geltokira eramango dira. 11:15etik 13:00etara Zorroaga alderantz, Nafarroa Hiribideko eta Kursaaleko geltokiak Galtzada Nagusira eta Kolon pasealekua 17ra pasatuko dira.
- 41.Gros-Egia-Martutene: 10:15etik 11:15era Iparragirreko, Zurriolako eta Nafarroa Hiribideko geltokiak Pinudi-Mirakruz kalera, Baskonia plazara eta Jaialaira (29 linea) pasatuko dira.
- 42.Aldapa-Egia: 9:30etik 10:30era, Bulebarreko geltokia Idiakez kalera pasatuko da. 10:30etik 11:00etara, Bulebar 19 eta Askatasunaren Hiribidea 15 Santa Katalina Zubira lekualdatuko dira. 11:00etatik 12:00etara, Bulebarreko geltokia Idiakez kalera pasatuko da. Era berean, 10:30etik 12:00etara gutxi gorabehera aldaketak egingo dira TB6 Ulia Taxibusa zerbitzuan. Mariaren Bihotza eta Groseko Anbulatorioa geltokiak kendu egingo dira.