Donostiak Berlineko ITB turismo azokan parte hartuko du
Argazkia: Donostiako Udala. Martxoaren 6tik 12ra egingo dute ITB turismo azoka Berlinen, eta, aurten ere, Donostiako ordezkaritza bat izango da han. Basquetourren eskutik joango dira Donostia Turismo & Convention Bureau erakundeko ordezkariak Berlinera, eta Tourspain erakundearen stand-ean egongo dira.
Hainbat enpresa donostiar ere joango dira Donostia Turismo & Convention Bureauko ordezkariekin batera: Basque Destination, Bask For All, Basqueland way, Basquetravel, Donostyletours, Experience San Sebastian, Hagoos, Mimo Food eta Sagardoa Route enpresak, hain zuzen. Donostia helmuga turistiko gisa sustatzea du helburu Donostia Turismo & Convention Bureauk.
Tourspain erakundearen stand-ean arreta eta informazioa emateaz gain, profesionalekin bilerak egin ahal izateko lan-mahaiak antolatu dituzte. 2018ko ITB azokan, 600 pertsonari arreta eman zien Donostiako ordezkaritzak, eta 50 kontaktu profesional egin zituen.


