Donostiako ondarearen inguruko hitzaldi bat emango dute
Donostiako hiru altxor. 3 jauregi eta 3 parke hitzaldia emango dute martxoaren 13an, 19:00etan, Udalbatza aretoan.
2018an Fermin Lasalaren, Mandasko Dukearen, heriotzaren 100 urte bete zirela aitzakiatzat hartuta antolatu du hitzaldia Donostiako Udalak. Lasalak hiriari egindako ekarpena Egiako parkea eta han dagoen etxea izan ziren. Hitzaldiak hiriko hiru leku garrantzitsu izango ditu ardatz: Mandasko Dukearen jauregia eta Egiako parkea, Aieteko jauregia eta parkea, eta Miramar jauregia eta parkea.