Elizaran ikastetxean jarriko dute Parte Zaharreko Gaztelekua
Donostiako Udalak apirilean zehar jarriko du abian Parte Zaharreko Gaztelekua. Elizaran ikastetxean jarriko dute, eta behin-behinekoa izango da. Izan ere, Bretxako proiektuak aurrera egin ahala, eta anbulatorio zaharraren eraikina hustean, han jarriko dute auzoko behin-betiko Gaztelekua.
Altzako Gaztelekua eta Haurtxokoa, berriz, Bertsolari Txirrita 31-33 zenbakietan egongo da, eta apirilean ere irekitzeko asmoa du udalak. Altzako eta Parte Zaharreko zerbitzuen kudeaketaz Hezi Zerb enpresa arduratuko da 1,3 milioi euroren truke.
Bestalde, Artaziak enpresari adjudikatu dio udalak Kontadores Gazte Zentroaren zerbitzua emateko kontratua, 167.000 euroren truke.