Festatan galdutako arropak Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpamentu batera bidali ditu Dokak
Azken hilabeteetako festetan jendeak Dokan ahaztutako arropak Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpamentu batera bidali dituzte Antiguako antzokiko arduradunek. Aljeriako Dajla kanpamentuan, ehunka beroki, jertse eta txamarra jaso dituzte, eta argazkia atera dute Dokari eskerrak emateko.
Antzokiak ia bi urte daramatza hiruzpalau hilabetero arropak kanpamentura bidaltzen, eta urte hasieratik bildutako kopurua “izugarria” dela azpimarratu dute bere arduradunek: “Arropak pilatzen ari zitzaizkigun etengabe, eta irtenbide on bat bilatu nahi izan diegu”.