Greba feministaren aldeko erakunde adierazpena egin du udalak
Talde politiko guztiek adostutako adierazpena aurkeztu du Donostiako Udalak, martxoaren 8ko greba feministarekin bat eginez. Udaleko Berdintasun kontseiluak otsailaren 20an egindako bileran egin zuen bat greba deialdiarekin.
Hiru puntu hauek agindu ditu udalak adierazpenean:
- Babesa emango diola emakumeen greba orokorrari, eta greba egiteko aukera emango diela udalbatzako kideei nahiz udaleko langile diren emakumeei.
- Dei egingo diela herritarrei Mugimendu Feministak martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzera.
- Pankarta bat jarriko duela udaletxeko balkoian eta kolore morez argiztatuko duela fatxada.